TXINGAR GORITAN
Errai,muin,bihotzetik….. emozionalki sukaldatzen da txingar goritan. XVI.mendeko itsas sakonetako bidaietan eguerditako otordua atontzeko erabiltzen zu ten parrilla hura, denboraren joan etorrian ontzitatik itsas bazterrera lehorreratu zen, gaur egun ere erabilera berdina emateko: SUKALDATZEKO.
SUKALDATZE PAISAIA
43o Latitudean sortuak gara. Egunerokotasuna, inguruaren eskein- tzan datza. Inguruko jendeek balioztatu eta gordetako jakituriaren altxorra da gure oinarri. Ingurumenarekiko jasangarritasunaren eta kalitatearekiko adeitasu- na bide lagun ,gure etxeko proposamenak ahalik biluzen eta gutxien eraldatuak eskeintzen saiatuz. Muturreko minimalismoaren uberan.”LEGE ZAHARREAN”
GAUR
Gure proposamena, egunean arrantzaleek eta baserritarrek ekartzen digutenarekin aldatzen da. Zonalde, espezie eta sasoiaren arabera.
BESTE LATITUDE BATZUETAN LEHORRERATZEN GARA
Juan Sebastian Elkanok egin zuen bezala, gure parrillak beste latitude batzuetan lehorreratu ditugu: Catarian (Sancti Petri) eta Guetharyn (Palma Mallorcakoa). Getariako ama-etxean egiten dugun bezala, latitude horietako bakoitzean, beren terroir-a biluzik erakusteko lan egiten dugu, gure proposamenean bakoitzaren sukaldaritza-paisaiak islatuz: bertako espezieak eta arrantzaleen lana.